XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esataritza tailerra

Ondoko orrietan zure espresabide mintzatua lantzeko eskaintza egitera gatozkizu.

Hizketa bera hobetzeko eta aberasteko ariketa sorta duzu, beraz, esku artean.

Hona hemen aldi berean joko eta jolas duzunaren aribidea: lehenik, zenbait eredu proposatuko dizkizugu, entzupidezkoak gehienetan; ikuspidezkoak tarteka-marteka.

Ondoren, eskutada bat ariketa egiteko eta osatzeko eskatuko dizugu.

LEHEN JARDUN SORTA

Hona hemen hitzaspertu atsegin askoa.

Txiste eta umorezko kontakizunak ere tartean direlarik, gipuzkerazko eredua dugu entzungai.

Hitzaspertua

Ariketak

1. Erreparatu: a) fonetismoei; b) intonazio joko aberatsari; c) berorikako tratamenduari.

2. Kontatu txisteak eta ipuinak magnetofono aurrean.

Kritikatu eta zuzendu: a) hiztegia; b) konektoreak; c) erderismoak; d) intonazioa.

3. Argitu eta zehaztu honako esapide hauen esanahi zehatza.

a) Lastima!

b) Halakorik!

c) Lotsagabe halakoa!

d) Alegia

e) Ene bada!

f) Bai, gizona! / Bai, emakumea!

g) Arranopola!

h) Gureak egin du! (egin dik! / din!)

Talde lanean esapideetako bakoitza erabiltzeko ingurumaria edo kontestua antolatu eta erabili.

Magnetofonoan grabatu, kritikatu eta zuzendu, zuzendu beharrean dena.

BIGARREN JARDUN SORTA

Berriketa

Honako hau bi emakumeren arteko elkarrizketa duzue.

Jai programa baterako prestakizun lanetan ari direla ere esan liteke.

Elkarri hika eginaz ari dira bi hizketariak.

Emakumeari zuzendutako adizkerak baino ez dira entzuten, jakina.

Ariketak

1. Aipatu testuinguru eta guzti hikako aditz formak.

2. a) Adizki horiek gizonezkoari zuzendutako erara jarri.

b) Forma neutroan jarri.

3. Argitu eta zehaztu honako esapide hauen esanahi zehatza:

a) Zera!

b) Ordea

c) Asko duk (dun), ba!

d) Bai zera!

e) Bai horixe!

f) Baita zera ere!

g) Ai, ene!

h) Gaixo nauk! (naun!)

i) Bai (ez), mutil! (neska!)

Talde lanean esapideetako bakoitza erabiltzeko ingurumaria edo kontestua egin, eta hikako aditz formekin batera, erabili.

Magnetofonoan grabatu, kritikatu, eta zuzendu zuzendu beharrean dena.